User:Larrus/sandbox

From Wikipedia, the free encyclopedia

John Backus[edit]

John Backus
Backus 1989ko abenduan
Informazio orokorra
Jaio John Warner Backus

1924ko abenduaren 3a

Wilmington, Delaware

Hil 2007ko martxoaren 17a (82 urte)

Ashland, Oregon

Ikaskuntzak Virginiako Unibertsitatea

Pittsburgh Unibertsitetea

Haverford College

Columbia Unibertsitatea

Lorpenak Speedcoding

FORTRAN

ALGOL

Backus eta Naurren formatu

Function-level programming

Ezkondu Marjorie Jamison(1947 ‑ 1966)

Barbara Una(1968- 2004)

Semeak 2
Sariak National Medal of Science (1975)

Turing Award (1977)

Stark Draper Prize (1993)

Karrera zientifikoa
Alorra Konputazioaren zientziak
Instituzioa IBM

John Warner Backus (1924ko abenduaren 3a – 2007ko martxoaren 17a) zientzialari informatiko estatubatuarra izan zen. FORTRAN sortu zuen taldea zuzendu zuen. Goi-mailako lehen programazio-lengoaia da hau, eta asko erabiltzen da. Backus–Naur (BNF) formaren asmatzailea ere izan zen (hizkera formalaren sintaxia definitzeko asko erabiltzen den notazioa). Gero, funtzioen mailako programazioaren paradigma ikertu zuen, eta haren aurkikuntzak aurkeztu zituen 1977ko Turing Awardeko hitzaldi harrigarrian: "Askatu al daiteke von Neumann estiloaren programazioa?"[1]

IEEEk McDowell saria eman zion 1967an, FORTRANen garapenagatik.[2] Gero 1975ean, Zientziaren Domina Nazionala jaso zuen eta azkenik, 1977an Turing Saria jaso zuen, "goi-mailako programazio-sistema praktikoen diseinuan egindako ekarpen sakon eta iraunkorrengatik, bereziki FORTRANen egindako lanarengaitik, eta programazio-lengoaiak zehazteko prozedura formalak argitaratzeagatik".[3]

Gaztetan[edit]

Backus Filadelfian jaio zen eta Wilmington Delaware-n hazi zen. The Hill Schoolen ikasi zuen Pottstownen, Pennsylvanian, baina itxuraz ez zen ikasle arduratsua. Virginiako unibertsitatean sartu zen kimika ikastera, baina hango gelakideekin liskar ugari izan zituen, eta urtebetez kanporatu zuten.[4] Ondoren, AEBetako armadan errekrutatu zuten Bigarren Mundu Gerran, eta azkenik, aireko bateria baten agintean jarri zuten, Fort Stewarten, Georgian.


Gaitasun militarreko proba batean kalifikazio onak jaso ondoren, Pittsburgheko Unibertsitatean ingeniaritza ikastera bidali zuen armadak.[5] Ondoren, Haverford College-ko programa batera eraman zuten. Ospitale batean ospitaleratu zutenean, garezurreko hezurrezko tumore bat diagnostikatu zioten, arrakastaz erauzi zena, eta plaka bat jarri zioten buruan. Gero Medikuntza Fakultatera joan zen medikuntza ikastera, baina ez zuen oso interesgarria ikusi eta bederatzi hilabete geroago utzi zuen.[5] Laster beste ebakuntza bat egin zioten, bere buruan zegoen plaka metalikoaren ordez bere diseinuetako bat jartzeko, eta Estatu Batuetako armadaren alta mediko ohoragarria jaso zuen 1946an.[6]

Fortran[edit]

New Yorkera bizitzera joan ondoren, hasieran irrati-teknikari gisa trebatu zen, eta matematikan interesatu zen. Columbiako Unibertsitatean graduatu zen, 1949an lizentziatura batekin eta 1950ean master batekin, biak matematikan, eta IBMrekin elkartu zen 1950ean. Lehen hiru urteetan, Sekuentzia Selektiboko Kalkulagailu Elektronikoan (SSEC) lan egin zuen; haren lehen proiektu handia Ilargiaren posizioak kalkulatzeko programa bat idaztea izan zen. 1953an, Backus-ek Speedkodeko hizkuntza garatu zuen, IBM konputagailu baterako sortutako goi-mailako lehen hizkuntza, IBM 701 ordenagailurako softwarea garatzen laguntzeko.[7]

Programazioa oso zaila zen une honetan, eta 1954an Backus-ek talde bat bildu zuen IBM 704 ordenagailurako Fortran definitu eta garatzeko. Fortran goi-mailako programaziorako lehen hizkuntza izan zen. Hizkuntza horri esker, konputagailuak makina praktiko eta eskuragarri bihurtu ziren zientzialarientzat eta beste batzuentzat, eta ez zen beharrezkoa makineriaren ezagutza sakona izatea.

Erreferentziak[edit]

  1. ^ Backus, John (August 1978). "Can programming be liberated from the von Neumann style?: a functional style and its algebra of programs"
  2. ^ Mc Dowell, Backon (September 29, 2007). "W. Wallace McDowell Award". W. Wallace McDowell Award". A.
  3. ^ Alan, M. Turing (March 22, 2007). "Association for Computing Machinery". ACM Turing Award Citation: John Backus.
  4. ^ ACM A.M., Turing Award. (May 4, 2018). "John Backus - A.M. Turing Award Laureate". Turing Award.
  5. ^ a b "Unibertsitea ikastaroan". Retrieved May 4, 2018.
  6. ^ "Dokumenuta" (PDF). Retrieved August 17, 2009. {{cite web}}: Cite has empty unknown parameter: |izenburua= (help)
  7. ^ . doi:10.1147/rd.255.0535. {{cite magazine}}: Cite magazine requires |magazine= (help); Missing or empty |title= (help); Unknown parameter |abizena= ignored (help); Unknown parameter |alea= ignored (help); Unknown parameter |data= ignored (|date= suggested) (help); Unknown parameter |izena1= ignored (help); Unknown parameter |izenburua= ignored (help); Unknown parameter |kazeta= ignored (help); Unknown parameter |liburukia= ignored (help); Unknown parameter |orrialdeak= ignored (help)